Begoña Vicario Calvo

Arte Ederretan doktorea da  Euskal herriko Animazio zinema esperimentalaren gaineko tesi batekin. Lizenziatura amaitu ostean espezializazio ikasketak bete zituen Moskuko  Pilot Studion Tatarski eta Sramkowskirekin, eta ondoren Vitoria Design Centerren ere bai.

Zinemagile bezala, besteak beste hauek dira egindako film garrantzitsuenak:  Pregunta por mí (1997), Haragia/Carne Humana (2000), Beti Bezperako Koplak (2015 Agedakoplak taldearekin), Areka (2016 Atxur taldearekin), Miraila (2017 Armintxe taldearekin) eta En la luna (2018, Hauazkena taldearekin). Film guzti hauek Nazioarteko film festibaletan hedatu eta sarituak izan dira, tartean Goya saria, Madrilgo Zine Esperimentaleko sari Nagusia edo Euskal Zinemaren Saria Zinebin.

Bestalde, artikulu eta ponentzia ugari idatzi ditu eta zenbait liburu ere bai, haien artean Breve historia del cine de animación experimental vasco. (1998-Semana de Cine Experimental de Madrid), Mamá, quiero ser artista: entrevistas a mujeres del cine de animación (I Herguera, B Vicario – 2004 – Ocho y Medio) y Sistiaga, el trazo vibrante, 2008-Animadrid, Festival internacional de cine de animación).

Begoña Vicariok UPV/EHUko Arte Fakultateko Arte Graduan ematen ditu eskolak eta baita bere Egungo Artegintza Masterrean (MACTP) ere, zenbait ikerketa taldetan hartzen du parte eta hiru ikerketa seiurteko ditu aitortuta. Gaur egun Hauazkena animazio taldea koordinatzen du eta beste artistekin batera lan egiten du ere, esate baterako Multiverso saria prestigio handidunaz hornituta dagoen Josu Rekalderen Denboraren hariak lanarekin edota Akmeka IT1278-19 taldean.

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish

Leave a Reply