Edurne González Ibáñez

Artista, irakaslea eta ikertzailea, Arte Ederretako Cum Laude doktorea da EHUn 2013tik, eta bertan egiten du lan gaur egun, Arte eta Teknologia Saileko irakasle atxiki gisa, bai eta Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedapeneko dekanorde gisa ere.

Azkeneko parte-hartzeen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: “MEKARTEAK. Euskal Herriko Artearen Meta-kartografiak 2007-2015” ikerketa-proiektua eta hainbat kongresu eta hitzalditan egindako ekarpenak, gaur egungo garaiko irudiaren problematiken azterketarekin lotuta. Besteak beste, honako hauek aipatu behar dira: “Articular la imagen-pregunta”, Txileko Santiagoko Hezkuntza Zientzien Unibertsitateko Ikus-entzunezko Arteen Sailean; “Desaparecer la imagen”, Mexiko Hiriko Irudiaren Zentroko Argazki Ekoizpenaren Mintegian; eta “La construcción de imaginarios híbridos y el desplazamiento de elementos locales en la práctica artística”, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko ANIAVen.

Hainbat aldizkari akademikotan ere parte hartzen du zuzentzaile gisa, besteak beste: “Estoa. Revista de Arquitectura y Urbanismo”, Ekuadorko Cuenca Unibertsitatean; “Arte y Políticas de identidad”, Murtziako Unibertsitatean; “14. Revista de investigación en el campo del arte”, Kolonbiako Francisco José de Caldas Unibertsitatean; eta EHUko “AusArt. Journal for Research in Art” aldizkarian.

Bere ibilbide profesionalean, erakusketa kolektibo eta indibidual ugaritan hartu du parte, honako hauetan, besteak beste:  Iruñeko Ziudadelako Labea aretoan, Bilboko BilbaoArten, Basauriko Arizko Dorretxean, Santanderko Casyc Zentroan, Kanaria Handiko Las Palmasko Arte Modernoko CAAM Museoan, Madrilgo Pensart Espazioan, Palermoko Cantieri Culturali alla Zisa zentroan, Frankfurteko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Etxean, San Franciscoko Mission Cultural Center zentroan, La Pazko Antonio Paredes Candia Arte Museoan, Mexiko Hiriko Casa Galerian, EGGB Galerian eta Pekingo Cervantes Institutuan.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza eman diote Ikusizko Arteen modalitatean, “Libres de espacio libre” ikerketa, sorkuntza eta ekoizpeneko proiektua garatzeko. Proiektu horren helburua da desadostasun bisualeko espazioak eta kontzeptuzko loturak sortzea, irudi garaikideak behatzeko eta atzemateko teknologiek eskaintzen dituzten aukeren lekualdaketatik abiatuta.

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish

Leave a Reply