Iñaki Billelabeitia Bengoa

?????????????

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasle doktorea da eta akademikoa jarduera ikerketa-lana eta arte-sorkuntzarekin uztartzen ditu.

Gaur egun, EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia Saileko zuzendaria da.

EHUko Arte Graduko ikasketak irakasten ditu, eta graduondoko ikasketak ere bai, INCREARTE masterrean -Arte garaikidean ikertzeko eta sortzeko masterran; – Irudiaren teknologiak ikasgaian. Eta ACTP masterrean: Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko Masterran; -Argazkigintzako eta ikus-entzunezko erregistro- eta ekoizpen-estrategiak praktika artistiko garaikideetan- ikasgaian. Hainbat tesi eta master amaierako lan zuzentzen ditu, eta hainbat artikulu argitaratu ditu. 93. geroztik, hainbat ikerketa-taldetan parte hartzen ari da, eta, gaur egun, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Akmeka deituriko ikerketa-taldeko kidea da.

Nazioarteko batzorde eta emanaldietan parte hartu du, eta arteari eta teknologiari buruzko jardunaldiak, sinposioak eta udako ikastaroak zuzendu eta antolatu ditu.

Sorkuntzaren aldetik, argazkigintzako eta ikus-entzunezko irudiarekin lotuta garatzen du bere jarduera artistikoa, eta ikus-entzunezko zuzendaritza- eta produkzio-lanak egiten ditu, zinema-jaialdietarako eta musika-ekitaldietarako ekitaldi eszeniko gisa. EITBrako freelance errealizadore gisa lan egin du, arte plastikoekin, argazkigintzarekin eta ikus-entzunezkoekin lotutako hainbat ekitalditan epaimahaikide lanak egiteaz gain.

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish

Leave a Reply