Olaia Miranda Berasategi

Arte Ederretan lizentziatua eta doktorea naiz UPV/EHU-n. Egun Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean irakaslea naiz (2017-2019) eta aurretik Arte Ederren Fakultatean irakasle izan naiz (2010-2017) UPV/EHU-n. Halaber, AKMEKA (Artea, Kultura, Media) IT1278-19 Ikerketa Talde honetako partaidea ere banaiz. Hala, testuinguru akademiko honen baitan, artearen ezagutza, ulermen eta hedapen modu propioetan oinarritzen den arte ikerketa bultzatzea interesatzen zait.

Nire egungo ikerketa lerro nagusia gu geu baldintzatzen eta osatzen gaituen inguruarekin (inguratzen gaituen guzti horrekin) harremantzen den arte zein arte hezkuntza praktiketan fokatzen da (era berean, materialismo berrien ikaspenetatik hurbil kokatzen ditudanak). Ildo honetan, Oihana Garrok eta biok Las formas de la identidad inclinada: espacios, imágenes y mediaciones” monografikoa zuzendu eta argitaratu dugu Papeles del CEIC aldizkarian (2019).

Bestalde, 2019az geroztik, (unea) Unibertsitateko Eszena Arteak elkarteko kidea naiz, zeinak UPV/EHU-ko Gipuzkoako campusean eszena arteen sorkuntza, hezkuntza eta ikerketa bultzatzea duen xede. Aurretik, consonni arte produktorako kidea ere izan naiz, 2009/2012 urte bitarteetan programazio eta irudi arduradun aritu naizelarik.

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish

Leave a Reply