Juan Pablo Ordúñez

Juan Pablo Ordúñez / MawatreS, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean lizantziatua da. Ikerketa eta Sormena Artean masterra egin zuen ondoren. Esku-hartze artistikoa oroitzapenaren lengoaia bat eraikitzeko metodo gisa da, eskuartean duen doktorego tesiaren izenburua. Bere praktika artistikoa bitartekaritza eta komisariotza proiektuekin uztartzen du. Irakasle gonbidatua ere bada, UPV-EHUko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa masterrean.

Artista gisa banakako erakusketa ugari egin ditu. Besteak beste: Japoniako Yokohamako Koganecho Arte Zentroan (Japonia), Gasteizko Montehermoso Kulturgunean, Bartzelonako SICART Galerian, Pekingo MA STUDIOan (Txina), Erresuma Batuko EAST ST ARTS LEEDSen, edo Bilboko BilbaoArte Fundazioan. Erakusketa kolektiboei dagokienez berriz, ondorengoetan parte hartu du: Bartzelonako ARTS SANTAMONICA-n, Leongo MUSAC-en, GUGGENHEIM Bilbao Museum-en, Madrilgo Espazio Trapezio-an, Madrilgo INTRANSIT-en, Leipzig-eko D21 galerian (Alemania), Pekingo EGG galerian (Txina), ART ISTAMBUL-en (Turkia), Madrilgo SUMMA Mataderon, edo Bartzelonako SWAB ART FAIR-en.

Kudeatzaile, bitartekari eta komisario gisa, “Deustuko zubian esku-hartzeak”, artea espazio publikoan proiektua abian ipini eta garatu du 2012tik gaur arte. 2015 eta 2016 urteetan zehar OREAKO lantaldean parte izan da, CONSONNI arte garaikideko produktoraren LA PUBLIKA proiektuan. Egun BILBAO ART DISTRICT lantaldeko kide da. 2018an sorkuntza eta pentsamendurako laborategia garatzeko abian ipinitako LEKUTANen sortzaileetako bat ere bada.

Esku-hartze proiektu bat amaitzen ari da Ammango National Gallery Of Jordan-en. Prozesuan du ere PROTEINA izeneko proiektua, zeina Euskadi eta URBANBATeko Bigarren Arkitektura Bienalaren programazioaren barruan kokatzen den. 2020ko apirilean “EZER ERE EZ DA EGIA, DENA DAGO BAIMENDURIK” bere bakarkako erakusketa ikusi ahal izango da Basauriko Torre de Ariz-en. Eta baita ere “SAMURAI FESTA”, Japonian egindako egonaldiaren inguruko ondorioak biltzen dituena, zeina Bizkaiko Foru Aldundiaren espazioetan garatzen ari den.

 

 

 

 

 

 

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish

Leave a Reply