Erakusketa: «Soplo – Arnasketa Saiakerak»

Proiektu hau BilbaoArte Fundazioaren Ekaitzaren ostean deialditik sortu zen, Bilboko Udalak 2020an sustatutakoa; deialdiaren helburua Bizkaiko sektore artistikoari laguntza ematea izan zen, COVID-19aren inpaktuaren ostean.

Izenburuak, “Soplo. Arnasketa saiakerak”, erakusketaren aldi baterako izaerari eta ziurgabetasunaren aurrean arteak duen potentzialtasunari egiten dio erreferentzia.

Aukera poetiko eta politikoak ireki eta orainaldian nolabaiteko lasaitasuna eskaini nahian, erakusketa osatzen duten hogeita bost proiektuak «arnasketa saiakera» gisa eskaintzen dira hemen.

Proposamenaren komisario eta epaimahaikideek (Aimar Arriola, Andrea Estankona eta Maite Martínez de Arenaza) 25 artista eta proiektu aukeratu dituzte, eta horietan pandemiak ekarritako hainbat alderdi sozial, ekonomiko, politiko eta artistiko landu dira, gerturatze literaletatik urrunduz eta erantzun plastiko eta formal konplexuak bultzatuz.

Erakusketaren proposamena lau egoitzatan artikulatu da, eta egoitza bakoitzak ideia edo ardatz nagusi bana du erdigunean -aztarna, etxea, hiria, gorputza-; gai edo kontzeptu itxiak izan beharrean, obren artean, obren eta espazioen artean eta espazio eta hiri bakoitzaren artean gertatzen diren erresonantzia eta konexioak, irakurketa ugariak bultzatzea dute helburu.

Artistak: MawatreS, M. Benito Píriz, María Ibarretxe, Ismael Iglesias, , Susana Talayero, Malús Arbide, Mikel Erkiaga Herrán, Charo Garaigorta, Iván Gómez, Irune Orbea, Javier Rodríguez Pérez-Curiel, Taxio Ardanaz, Helena Goñi, David Hornback, Imagen 34, Los Picoletos, Imanol Marrodán, Beatriz Sánchez, Jone Elorriaga, Santiago F Mosteyrín, Izaro Ieregi, Pablo Marte, Karlos Martínez B., Eduardo Sourrouille, Ibai Madariaga, Cristian Romero y Miel Oyarzabal.

http://Dossierra jaitsi

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish