KARKABA 47 kulturguneak Ritha Thende Mingomba artistaren “Mingomba en Varios” erakusteka aurkeztuko du.

Irailaren 11tik aurrera KARKABA 47 kulturguneak Ritha Thende Mingomba artistaren “Mingomba en Varios” erakusteka aurkeztuko du.

Rithak argazkigintza, pintura-eskultura, idazkera eta performantzea lantzen ditu. Desberdintasun sozialak salatu nahian, bere praktika artistikoaren bitartez haren barne emozio sakon eta ilunak azalarazten saiatzen da, beti ere bere emakume beltzaren nortasuna abiapuntutzat hartuz.

Maitasunaren dimentsioa nabaria da gorputz ez arautuengan, batez ere emakume beltzaren gorputza. “Mingomba en Varios” Ritharen ibilbide artistikoaren eredutzat hartu daiteke. Artistarentzat, artelan hauek nahiz eta denboran zehar beren esanahia mantendu duten, nolabait eraldatu egin dira. “Arte Contemporáneo Arte a un Click” eta “VII Edición de Mujeres Mirando a Mujeres” plataformek erreseina egin diote Ritharen lanari.

Erakusketaren aurkezpena Irailaren 11n izango da (larunbata) eta hilabete osoan zehar zabalik egongo da, asteburu oro (ostiraletik igandera) Deustuibarra 47an, Bilbon.

Bestalde, erakusketaren aurkezpena eta itxierarekin batera zenbait jarduera paralelo egongo dira:

Apertura/Aurkezpena. Sábado /11/ Larunbata

(17:00-19:00) DJ Set: Estrella Electrónica y Txuck Turner.

(19:00-20:00) Performance: Nzela Yako y Zuka Te.
Lugar/Tokia: Karkaba 47

Clausura/Amaiera. Domingo /26/ Igandea

(17:00-18:30) Música ambiental: Ivo Martin

(19:00) Performance: Lola Tormento & Raira Rosenkja
Lugar/Tokia: Karkaba 47

Horario de visita fines de semana/Asteburuetako ordutegia

Domingo/Igandea 12 (10:00-13:30)

Sábado/Larunbata-Domingo/Igandea 18-19 (10:00-13:30)

     Sábado/Larunbata 25 (10:00-13:30)

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish