Jardunaldiak: Etxebizitza produktiboari begiradak

ETXEBIZITZA PRODUKTIBOARI BEGIRADAK

Mugak Nazioarteko Arkitektura Bienalak programatutako jardueren esparruan, Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Elkarteak (AVSren 3R Taldea), UPV/EHUko Arkitektura Eskolak eta Arte Ederren Fakultateak, eta Sestao Berri Birgaitze Sozietate Publikoak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte Bilbon eta Sestaon 2021eko azaroaren 16an, 17an, 18an eta 19an egingo diren “Etxebizitza Produktiboari Begiradak” jardunaldietara.

Jardunaldietan taldeko hainbat kidek hartzen dute parte: Igor Rezola “Habitar el trabajo”; Arantza Lauzirika eta Edurne González “Reflexiones audiovisuales sobre la casa y el trabajo desde el arte”; Camilo Zorrilla eta Itxaso Díaz, “Lan Festival Audiovisual Obrero” eta Mawatres “Work Song”.

Jardunaldi horiei buruzko informazioa webgunean eta erantsitako PDFan jasota dago.
Bertaratzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da edukiera dela-eta.

PROGRAMA

INSCRIPCIÓN / IZEN-EMATEA

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish