Izibene Oñederra

Izibene Oñederra (Azkoitia, Gipuzkoa-1979).
Arte Ederretan doktorea UPV-EHUn. Animaziozko film laburren egilea, ibilbidean egindako filmen artean daude Hezurbeltzak, una fosa común (2007), Hotzanak, for your own safety (2013), Kutxa Beltza (2016) Isabel Herguerarekin batera sortua eta Kalebegiak film luzearen barneko pieza eta Lursaguak. Escenas de vida (2019). Egun, azken animazioaren sortze prozesuan sartuta dago. Film laburrek Eusko Jaurlaritzaren ekoizpenerako laguntza izan dute eta azken proiektu honek baita ICAAren laguntza ere eta bestalde animazioak, Kimuak plataformak banatu ditu. Annecy animazio zinemaldian eta Clermont Ferrand nazioarteko zenitali entzutetsuetan hautatuak,
ohorezko aipamen batzuk eta tokiko, estatuko eta nazioarteko sariak lortu dituzte, hala nola Sttutgarteko Trickfilm Festival, Zagrebeko Jaialdian edo Brooklyngo zinemaldietan.
Artelekuko artista egoiliarra izan zen. Bertan Cine Mapa ikus-entzunezko taldea sortu zuten eta Zinema Arraroko jardunaldiak antolatu zituzten. Gainera, animazioko izen
handiek (Phil Mulloy, Regina Pessoa edo Raimund Krumme) emandako lantegietan parte hartu zuen. Arte eta Teknologia Sailetik sortu ziren eta Bego Vicariok koordinatzen dituen animazio taldeetan parte hartu izan du, Atxur animazio taldea eta Ageda Kopla. Talde horien ikerketaren ondorioa dira Beti Bezperako koplak (2016) eta Areka (2018) animazio kolektiboak.
Gaur egun, UPV-EHUko Arte Ederren Fakultateko Pintura Saileko eta Arte eta Teknologia Saileko Graduko irakasle da.

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish