Iker Fidalgo Alday

Iker Fidalgo Alday, (Vitoria-Gasteiz, 1983). Arte Ederretan doktorea Valentziako Unibertsitate Politeknikoan eta 
Doktorego Tesiaren aparteko saria. Urperatze Batzarreko eta Zas Kultur 
guneko kidea da. 2016tik Gara-ren 7K gehigarriarekin kolaboratzen du, 
“Panorámika” atalarekin, eta 2018tik, noizbehinka, El Salto-ren 
Hordago edizioarekin. Espainian, Mexikon eta Costa Rican 
gizarte-mugimenduei, espazio publikoari eta hedabide berriei buruzko 
tailerrak eman ditu. Erakusketa eta katalogoetarako testuak idazten 
laguntzen die hainbat artistari, eta DSS2016 Europako kultur 
hiriburutzaren Komisario Berriak taldearen parte izan zen. 2017 eta 
2021 artean, Donostiako Tabakalerako CICCren egoitza-programaren 
koordinatzailea da. Gaur egun, HARIA taldeko kide da, komisariotza 
praktika kolektiboen inguruan, eta eskolak ematen ditu EHUko Arte 
Ederren Fakultateko Eskultura eta Arte eta Teknologia Sailean, bai 
graduko ikasketetan, bai masterrean.