Itziar Zorita Agirre

Itziar Zorita Agirre Arte Eszenikoetan doktorea Universitat Autònoma de Barcelonan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Honekin batera, Arte Digitalen masterra (Universitat Pompeu Fabra) eta Kurtura Kudeaketa eta Komunikazio graduondoa ere osatu ditu (Universitat Ramon Llul). Artea eta ikus-entzunezkoen arloan sormen, errealizazio eta bitartekaritzan garatu izan du bere ibilbide profesionala Bartzelona eta Euskal Herria artean (CCCB, Tabakalera, Azkuna Zentroa, Mobiolak Kolektiboa, Consonni, Estudio LiquidLimits, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua).  Gaur egun, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko Irakasle Atxikia da, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Bere ikerketa eta praktika interesa hiru ildo nagusitatik abiatzen da: Bideo eta zinema esperimentala; Arte bizien intermedialitatea; eta  ikuslearen ikus-entzunezko harreraren esperientzia eta prozesuak.
 
itziar.zorita@ehu.es