Euskal Herriko bideo-esperimental artxiborik handiena bildu du EHUk

EHUko Arte Ederren Fakultateko Akmeka ikertaldeak bideo-sorkuntzako artxiboa berreskuratzeko proiektua aurkeztu du. Orain arte 732 ikus-entzunezko pieza biltzen ditu proiektuak, adibidez, Juan Carlos Eguillor, Isabel Herguera, Estibaliz Sadaba, Bego Vicario eta Beatriz Silvarenak.

Naiz medio digitalak AKMEKA ikerketa taldeari buruzko artikulua argitaratu berri du.

“Bideo-sorkuntzako artxiboa berreskuratzeko proiektua aurkeztu berri du UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Akmeka ikertaldeak. Euskal Herriko eta espainiar Estatuko 70eko, 80ko, 90eko eta 2000ko hamarkadetako artisten 732 bideo pieza ditu, formatu analogikoan. Ezaugarri horiek dituen Estatuko artxiborik garrantzitsuenetako bat da.”

Artikulu osoa (Naiz, 2024/05/08)