Camilo Torres Zorrilla

Artista eta ikertzailea. Santiago, Txile. Gaur egun, Bilbon bizi eta lan egiten du.

EHUko Ikerketa eta Sormena Arte Garaikidean Masterra dauka, eta, gaur egun, doktore-tesia egiten ari da unibertsitate berberean: “La práctica artística como dispositivo de acción política: mecanismos y estrategias de desplazamiento en la era de la ruina-capital”.

Bere ikerketa-lanean, hainbat proiektu, kongresu, mintegi eta jardunalditan parte hartu du, besteak beste: “NEXES. IDENSITAT”, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB); “MEKARTEAK. Euskal Herriko Artearen Meta-kartografiak 2007-2015”, EHUn; hitzaldi performatiboa “Cuerpo, territorio y violencia en Nuestra América. Cartografías materiales y simbólicas” Nazioarteko I. Kongresuan, Mexikoko Unibertsitate Autonomoan (UNAM); Mexikoko Estatuko Unibertsitate Autonomoko Ikusizko Ikasketen Nazioarteko II. Foroa (UAMEX); Aniav “Real/Virtual” II. Kongresua, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (UPV); Gernikako Bakearen Museoaren Memoria Historikoari buruzko Nazioarteko II. Mintegia; Bilbaoarte Fundazioaren Ikerketarekin Topaketak, IV. edizioa; eta “Prácticas en Resistencia” hitzaldia, Mexiko Hiriko MuCMI Museo de la Memoria Indómitan.

Aldi berean, hainbat proiektu garatzen ditu bere praktika artistikoaren bidez. Proiektu horietan, arlo performatiboa eta espazio publikoko interbentzioak dira bere lanaren ardatzak, eta, doktorego-ikerketarekin lotuta, hainbat unibertsitateren, zentroren eta erakunderen bekak jaso dituzte lan horiek, hala nola:  Bizkaiko Foru Aldundiarena, Ikusizko Arteen modalitatean, Etxepare Institutuarena, EHUko Berdintasun Sailarena, Montehermoso Kultur Zentroarena, eta Kaldarte kaleko arte interbentzioarena. Gainera, 2013. urtean, EHUko graduondoko ikasketak egiteko beka lortu zuen.

Artista gisa, hainbat museo, zentro eta espaziotan erakutsi du bere lana bakarka nahiz taldean, herrialde hauetan: Mexikon, AEBn, Kuban, Brasilen, Perun, Argentinan, Txilen, Frantzian, Espainian eta Euskal Herrian.

Era berean, 2018az geroztik, TXT-Lab, ISSN: 2659-756X editore-taldeko kide da; Artearen eta Testuaren artean ezartzen diren erlazioetarako laborategia eta proba-eremua da.

 

 

 

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish

Leave a Reply