Maria Ptqk

Arte Ikerketan doktorea naiz (UPV/EHU), Doktoretza Sari Berezia jasotakoa, Kultura Kudeaketan masterra dut (Universitat de Barcelona). Bestalde, Zuzenbidean lizentziatua eta Ekonomia Zientzietan graduatua ere banaiz, IAD Nazioareko Zuzenbidean (Paris II-Sorbonne) eta Kultura Zuzenbidean (Uned-Carlos III de Madrid) ditudalarik.

2000 urteaz geroz kultura eremuan lan egiten dut kritikari moduan eta proiektu ezberdinen ekoizpen, komisariotza, kudeaketa eta koordinazio lanetan. Nire interesgune dira kultura digitala, gizarte komunikazioa, artea eta teknologia arteko elkarguneak, sare kulturatik eratorritako ekoizpen modu berriak, feminismoa eta genero ikasketak, eta kultura, berrikuntza eta sorkuntza politikak.

Nire azkenaldiko proiektu nabarmenetako batzuk dira: Medialab Prado-ko koordinazio editoriala (2019az geroz). Especies del Chthuluceno. Panorama de prácticas para un planeta herido (2019), Gabinete Sycorax-ek argitaratutako liburu kolektiboaren edizioa. Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao-ko Entzun | Escuchar partekatutako hausnarketa proiektuan lan taldeen koordinazioa eta informeen eraketa (2018-2019). Gabinete Sycorax. Museo Invertido de Ciencias Naturales proiektuaren kontzeptua eta koordinazioa. Artes del Colapso ingurumen politiken fikzio tailerrak (2017-2018). Inmersiones 2019 festibalaren komisariotza, Vitoria-Gasteiz (2018). 2056 Artea, zientzia eta gizartea etorkizun klimatikoen aurrean jardunaldien kontzeptua eta koordinazioa BilbaoArten (2018). A propósito del Chthuluceno y sus especies compañeras erakusketaren komisariotza Espace virtuel del Jeu de Paume-n, Paris (2017-2018).Misión Käpsa (lurreko bizitzaren salbamendurako abentura bat) ekitaldiaren kontzeptua eta koordinazioa, Gabinete Sycorax, Sarean eta Bilboko Udalak ekoitzia – B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza (2017). consonni arte garaikideko produktorak zuzendutako La Publika. Esparru publikoari buruzko arte-ikerketarako laborategia-ren koordinazioa (2014-2016). “Breve historia del pimiento para uso de la vida extraterretre” argitalpena (Gabinete Sycorax, 2015), natur zientzien eta bioteknologien inguruko Soft Power proiektuaren adar bereizi gisa. Tecnociencia, feminismos y biopolítica táctica. Contextos y prácticas del colectivo subRosa tesiaren idazketa Euskal Herriko Arte Ederren Fakultatean (2017). 10 urtez Ptqk_blogzine (2004-2014) bloga idatzi dut.

1999az geroz, Paris, Bartzelona, Berlin eta Bilboko kultura eremuan bizi eta lan egin dut. Egun Bilbon bizi naiz.

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish

Leave a Reply