AKMEKA ikerketa-taldearen proiektuak

AKMEKA elkargune bat da, helburuak, ikerketa-ildoak eta parte-hartzaileak neurri handiagoan edo txikiagoan konpartitzen dituzten hainbat proiektu eta ekimen biltzen dituena.

– AKME, 2004az geroztik jardunean dagoen proiektua: bi urtetik behin, praktika artistikoekin zerikusia duten baina haien ezaugarri espezifikoengatik eta haien eboluzio etengabeagatik curriculum akademikoan nekez txertatu zitezkeen gaiei buruzko topaketa eta hausnarketari heltzen die. http://www.ehu.eus/akme

– Artea Deustuko Zubian, 2012az geroztik: esku-hartze artistikoko proiektuak, hiriko arkitektura-ondarearen alorrean erabili gabe dauden elementuen erabilera birplanteatzen dutenak, kultura aktiboaren bitartez.   http://artepuentededeusto.blogspot.com

– Arteleku Artxiboa, 2017an abiatua: proiektu honen helburua da Gipuzkoako Foru Aldundiaren mende egondako (1987-2014) ekoizpen artistikoko zentro ospetsu horren memoria historikoa berreskuratzea. Sakabanatutako artxibo fisiko eta digital batetik abiatuta, asmoa da artxibo ireki, irisgarri eta bizidun bat sortzea, zenbait erakunderen lankidetzarekin, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundia edo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (MNCARS). Arteleku artxiboaren baitan, Artelekuko bideo bildumari buruzko ikerketa bat gauzatzen ari da, EQZEren lankidetzarekin.

TXTLab: Artearen eta testuaren artean sortzen diren loturetarako proba-eremua. Testu eta artearekin esperimentatzeko espazio hau UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean 2016az geroztik antolatzen diren “Arteaz Idatzi” jardunaldietatik sortu da. txlab.art.blog

Mekarteak: 2016an hasitako ikerketa-proiektu honek meta-kartografia kritiko bat planteatzen du, hots, Euskal Herriko testuinguru soziokulturalaren mapa bat (batzuk), jadanik existitzen diren mapen eta mapeatzaile berrien lankidetzari esker. Lehenengo edizioa 2017an argitaratu zen, eta bigarrena martxan dago. merkarteak.wordpress.com

Hau Azkena: Diziplinaz gaindiko sorkuntza-espazio kolektibo bat, zenbait teknikaren bitartez –batez ere animazioa- izaera sozial eta poetikoko gaiak ikertzen dituena, ikus-entzunezko proiektuez baliatuz, hainbat arlo (musika, bertsolaritza, zientzia, antropologia, arkeologia, espeleologia, eta abar) eta belaunalditako ikertzaileak inplikatuz.

– Ikus-entzunezko Langile-saiakera. Desagertzeko arriskuan edo erabili gabe geratu den langile-terminologia bildu nahi du, ikus-entzunezko formatuan, gure iragan hurbilari buruzko memoria kolektiboko ariketa bat egiteko xedez.

– VIDEOFLUX: VIDEOFLUX proiektua ikusentzunezko esperimentalen eta ondare bideografikoaren berreskurapenaren inguruko ikerketa eta produkzio eremu bat da.

BESTE BATZUK: testu kritikoak, Proiektu artistikoak eta komisariotzakoak.

Proiektu Atxikiak:

Ikus-entzunezko Langile-festibala. LAN festibala plataforma bat da, langile-klasearen sentimena jasotzen duten ikus-entzunezko proiektuak bistaratzen eta nabarmentzen dituena, honako alderdi hauek jorratuz: langile-klasearen identitate-ezaugarriak, haren estetika, haren gizarte- eta elkarte-sarea, haren arkitektura, haren borrokatzeko eta egokitzeko gaitasuna, eta, batez ere, memoria historiko eta kolektiboa. Lehiarik gabeko festibal bat da, bere programazioa ikusgai jartzen dituen proiektuen askotarikotasunean oinarritzen duena, bai forma aldetik eta bai gaien aldetik. Horregatik, ez die saririk ematen aurkezten diren filmei. http://www.lanfestival.org/

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish English

Leave a Reply