Eider Eguren Goikouria

Artista eta irakaslea Arte Ederretako Fakultatean EHUn, Arte eta Teknologia sailean. Arte Ederrak ikasi zuen Bartzelonan eta “Espazio publikoa, eremuak eta diseinu-estrategiak” Master ofiziala Pompeu Fabran. EHUko Arte Ederretako Fakultatean “Ikerketa eta Sormena Artean” unibertsitate-masterra ere egin zuen.

Bere ikerkuntza lanak kaleko arte gertaeretan dauka ardatza, naiz eta urte asko pasa zituen ikerlari lanak egiten ere Bilboko Juan Manuel Lumbreras Galeriarako, Bilboko Arte Ederretako Museoaren babesarekin, non Bilboko erakusketa gelak eta museoak aztertu zituen XIX-XXI mendeetan.

Gero zenbait erakunde publikotan egin du lan, eta herritarrak ardatz dituen proiektuak egin ditu beti; horietako bat da, esate baterako, Bilboko Udalaren Sarean Espazioaren berritzea eta Rekaldeko Auzo Factory-aren kudeatzailea izan da, Bilbao Ekintzaren barruan.

Bartzelonako Saladestar arte- eta kultura- espazioa kudeatzen lagundu zuen urte askoz eta Metrocubico kolektiboko kide izan zen ere. Talde horrek erakusketak antolatu zituen, eta zenbait ekintza hiriko espazio publikoan, halaber, hainbat ekitaldi prestatu zituen, hala nola El GRAC jaialdia.

Erakusketak egin ditu —taldean, beti—: Bartzelonan, Bilbon, Pontevedran, Tuteran, Donostian…

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish

Leave a Reply