Ikerketa Arte Garaikidean Doktorea (2020) eta AKMEKA Ikerketa Talde-finkoaren kanpoko laguntzailea. Hainbat nazioarteko egonaldiak egin ditu, Guanajuatoko Unibertsitatean (Mexiko) eta Nevadako Unibertsitatearen Center for Basque Studies-en (2015). Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboan masterra eta Artean graduatuta.
Arte Plastikoen eremuan beka eta sari ezberdinak jaso ditu, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiko sormenarako laguntzak (2015), Ertibil, Bizkaiko Ikus-Arteen Erakusketa Ibiltaria (2017, 2018) eta Bilbaoarte Fundazioaren produkziorako laguntza (2021). Talde-erakusketetan parte hartu du, adibidez, “Amerikanuak: De norte a sur” Bizkaia Aretoan (2016) eta Harriak programaren “Después de la Poesía” erakusketan, Güeñes-eko Arenatzarte Aretoan (2017), baita bakarkako erakusketetan; “Détournement” BilbaoArten (2016) y Rekalde Aretoan (2017) eta jaialdi eta programa artistiko ezberdinetan: besteak beste Getxoarte, Salón de prácticas contemporáneas (2014), Bilbao Art District (2016, 2017, 2018), Iturfest, Festival de Arte y Cultura Contemporánea (2017, 2018, 2019), Ondo Bizi Arte Egonaldian (Karrantza, 2017) eta Intervenciones en la caseta del puente de Deusto programan (2019).
“Ekoizpen artistiko jasangarri bati buruzko/baterako espekulazioak” (Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak arte plastiko eta bisualeen eremuan, 2020) eta “Bilbao Détournemenet. Espazio eta praktika artistiko-kulturaleen katalogoa” (BFA, 2016) liburuak editatu ditu, eta aldizkari espezializatuetan publikatu du. TXT-Lab. Campo de pruebas para las relaciones que se establecen entre arte y texto taldearen kidea da 2017tik.
Kulturaren kudeaketaren eremuan, ARTOTEKA taldearen parte da (2021), artelanen mailegurako ekimena, eta BilbaoArten ekintza formatiboak antolatzeko BAGI! laguntza jaso du (2021).
Post hau ere eskuragarri dago: Spanish