Deba, 1983. Aitorrek beti izan ditu irrika artistiko askotarikoak, ikus-entzunezkoen bidez adierazi izan dituenak. Euskal Herriko Unibertsitateko eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte Ederretako lizentziaduna da.
2008an sortu zuen Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldiko zuzendaria da, eta, 2009az geroztik, baita ikus-entzunezkoen sortzailea eta ilustratzailea ere. Egun, irakaslea ere bada, Arte Ederretako Eskultura eta Artea eta Teknologia Sailean, Euskal Herriko Unibertsitatean.
Post hau ere eskuragarri dago: Spanish