EHIZA ZINEBI Jaialdian

Hauazkena taldearen animazio berria da EHIZA.

Rafael Ruiz Balerdi artista donostiarrak 1969. urtean egindako «Homenaje a Tarzan. Capitulo I. La cazadora inconsciente» animaziozko film labur esperimentala “continuará” (jarraituko du) hitzarekin amaitzen zen. EHIZAk nolabaiteko jarraipena ematen dio film hari, eta animalien harrapaketaren analogia erabiliz, gaur egun gertatzen diren egoera lazgarriak eta giza eskubideen urraketak salatzen ditu.

Bilboko ZINEBI jaialdian estreinatuko da azaroaren 13an. Nazioartean, Irlandako Indie Cork jaialdi ospetsuan Film Labur Onenaren saria jaso du eta aurki Mexiko, Errumania eta Frantzian ere ikusi ahal izango da.

Ruth Escobar, Jugatx Astorkia, Miriam Inza, Angela Jurado, Oihana Leunda, Arrate López Apellániz, Naiara Mallabia, Uxue Reinoso, Andere Molinuevo, Bego Vicario eta Roberto Zabartek osatzen duten kolektiboak, 2016tik EHUn lan egin du izen desberdinekin, baina beti irakasle, ikasle eta ikasle ohien arteko elkarlana bilatuz. Kimuaken parte hartu dute ‘Beti bezperako koplak’ (2016) eta ‘Areka’ (2017) filmekin.

Lekeitioko Zine Bileran eta Errenteriako Film Laburren Jaialdian ere aukeratu dute.

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish English