Habitación: 6+4 erakusketa

Habitación: 6+4, 2020an Nafarroako Gobernuak eta Uharte Zentroak sustatutako Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako laguntzak jaso zituzten proiektuez osatua dago. Bertan ikusgai egongo dira artista hauen lanak: Xabier Barrios, Jose Castiella, Alvaro Gil, Irene Holguín, Alberto Oderiz, Irati Urrestarazu + Protocolectivo

IKUSGAI DAUDEN PROIEKTUAK

  • “Ma” Xabier Barrios
  • “Apuntes para después del colapso / an endless congress” Jose Castiella
  • “De los sólidos platónicos a la fabricación de slime Alvaro Gil
  • “Otro archivo Irene Holguín
  • “Preservar” Alberto Oderiz
  • “Metanoia” Irati Urrestarazu
  • “Relatovismo” Protocolectivo

“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara  artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

12/02/2021 >> 18/04/2021

Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.

Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish