MEKARTEAK II, ZAS KULTUR ESPAZIOA. ERAKUSKETA/AURKEZPENA

MEKARTEAK proiektua Euskadiko artearen mapei buruz hitzegiten du. AKMEKA UPV/EHUko ikerketa proiektuaren proposamena da non arte praktika garaikideak kartografiatzen diren. Baina ez da behaketa objektibo bat, baizik eta lurraldearekiko hurbilketa ikuspegi anitz batetik egiten da, nahita subjektiboa, lurrera hurbiltzen den eta behatzen duenak kutsatzen uzten duen begirada baten berezko deformazioekin.

MEKARTEAK-en lehen edizioa 2017an izan zen. Orain, ZAS Espazioan bigarren atal bat aurkeztu da, non hamabi ikertzaile berri, gehienok artistak, ikerketa-taldeko sei kidek gonbidatu dituzten. Bakoitzak kartografia berezi bat proposatu du, formatu desberdinekin eta praktika artistikoetara eta egileengana hurbiltzeko modu desberdinekin.

Prozesu horren emaitza bi funtzio betetzen dituen argitalpen bat da. Alde batetik, katalogo bat balitz bezala, kolaborazio guztiak biltzen ditu, MEKARTEAK II programara gonbidatutako lagunek proposatutako mapa guztiak. Baina, bestalde, kutxa bat denez, hedatzeko eta erakusketa formatuan, dagoen espaziora egokitzeko gaitasuna du. Horrela gertatuko da oraingoan ZASen espazioan. Argitalpenaren edukiak lurrean eta hormetan zehar zabalduko dira, eta hainbat materialez osatutako multimedia-instalazioa izango da. Posterrak, txartelak, fanzineak edo bideoak, baita horretarako egindako bideo-proiekzio bat ere.

Artista/mapeatzaileak, oraingoan, erakusketa/aurkezpen honetan parte hartuko dutenak honako hauek dira:  Leire Urbeltz, Xabier Erkizia, Irati Urrestarazu, Andere Molinuevo, Aitane Goñi, Maite Leyun, Mikel Arbiza, Borja Crespo, Bada, Aitor Oñederra, Irati Irulegi + Haria Kolektiboa eta Ramón Churruca.

Bestetik, Arantza Laurizikak eta Natxo Rodríguezek zuzenduta, aurrekoak hautatu dituzten AKMEKAren ikertzaileak honako hauek dira: Camilo Torres, Andrea Estankona, Juan Pablo Ordúñez/Mawatres, Igor Rezola, Pablo Maravi eta Xabier Barrios.

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish