SORTZAILEEK EZ DITUZTE INOIZ IRUDIKATZEN BEREK GARAILE SUERTATZEN DIREN MUNDUAK, ETA BESTE FIKZIO BATZUK LIBURUAREN AURKEZPENA

Kultura-ekosistema jasangarriei buruzko saiakerak

Sortzaileek ez dituzte inoiz irudikatzen berek garaile suertatzen diren munduak, eta beste fikzio batzuk” argitalpen kolektiboa da, eta hainbat testu eta saiakera bisualak biltzen ditu. Testu eta saiakuntza horiek, jasangarri(gaitza)tasunaren ideiatik abiatuta, Euskal Herriko sorkuntza garaikideari buruz hausnartzen dute.

Argitalpen hau “Ekoizpen artistiko jasangarri bati buruzko/baterako espekulazioak” lanaren bigarren liburukia da. Lan horretan, arte-ekoizpenari ekiteko aurrez definitutako formula batzuen erreprodukzioa zalantzan jartzen zen, testuinguruaren berezitasunei erantzun beharrean.

Parte hartzera gonbidatutako egileek ekoizpen-prozesua osatzen duten arloetan zuten esperientziatik heldu zioten proposatutako gaiari: sorkuntza, bitartekaritza, hezkuntza, ikerketa, historia, kritika eta artearen eta kulturaren kudeaketa, besteak beste. Hartara, ekarpenen bidez, zalantzan jarri zituzten, alde batetik, arte-ekoizpen garaikidearen inguruan tazituki inportatu eta onartutako kultura-ereduak, eta, bestetik, tokiko arte-ekosistema eta haren sortzaileen ehuna hobeto zaintzeko formatuei buruzko hausnarketa egin zen.

Lehenengo liburukian parte hartu zuten: Andrea Estankona Loroño, Ane Seijas Garzón, Arturo/Fito Rodríguez Bornaetxea, Maria Muriedas Diez, Haizea Barcenilla García, Igor Rezola Iztueta, Iker Fidalgo Alday, Raquel Asensi Blanco, Laura Díez García, Maria Ptqk, MawatreS (Juan Pablo Ordúñez) y Daniel Muñoz Rodríguez, Arantza Lauzirika Morea y Natxo Rodríguez Arkaute, y Ricardo Antón Troyas.

Argitalpen honi begira, “Sortzaileek ez dituzte inoiz irudikatzen berek garaile suertatzen diren munduak, eta beste fikzio batzuk” baieztapena eta izenburua aldi berean, oximoron bat bezala funtzionatzen du: sorkuntza garaikidea sistema prekarioak eta prekarizatzaileak xurgatu du, non artistak eta kultur eragileak beren produkzioaren kontroletik kendu baitira. Kapitalismoaren erritmo bizkorra inokulatu egin da artean eta kulturan, eta, besteak beste, oztopatu egiten du kulturan munduak eta egiteko moduak sortzeko gaitasuna, benetakoak nahiz fikziozkoak, ingurune zainduago, atseginago eta feministago batean oinarriturik.

Pablo Martínez Garrido, Concepción Elorza Ibáñez de Gauna, Irati Irulegi Otermin, Rubén Díaz de Corcuera, Camilo Torres Zorrilla, Ane Rodríguez Zaitegi, Raquel Asensi Blanco, Laura Siles Ceballos, Saioa Olmo Alonso, Janire Echebarria de Dios, Rakel Gómez Vázquez y MawatreS (Juan Pablo Ordúñez) artistek eta eragileek onartu egin dute beren esperientzia profesionaletik eta kultura-ingurune espezifiko bati lotutako esperientzia pertsonaletik abiatuta (Euskadikoa) balizko testuinguruak imajinatzea, hauei buruz espekulatzea, diseinatzea, eta sortzearen erronka, artista eta kultura-eragileak, bizitza bezala, zentrora itzuliak izan daitezen.

Bi argitalpenak Oihane Sánchez Duro artistak, ikertzaileak eta EHUko Arte Ederretako Fakultatean irakasleak argitaratu ditu, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin (2020, 2021), eta Banizu Nizuke argitaletxeak, kultura garaikidean espezializatuta dagoenak, eman ditu argitara. Danele Sarriugarte Mochalesen itzulpena eta Pablo Martínez Garridoren diseinua eta maketazioa.

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish