Iker Fidalgo Alday, (Vitoria-Gasteiz, 1983). Arte Ederretan doktorea Valentziako Unibertsitate Politeknikoan eta
Doktorego Tesiaren aparteko saria. Urperatze Batzarreko eta Zas Kultur
guneko kidea da. 2016tik Gara-ren 7K gehigarriarekin kolaboratzen du,
“Panorámika” atalarekin, eta 2018tik, noizbehinka, El Salto-ren
Hordago edizioarekin. Espainian, Mexikon eta Costa Rican
gizarte-mugimenduei, espazio publikoari eta hedabide berriei buruzko
tailerrak eman ditu. Erakusketa eta katalogoetarako testuak idazten
laguntzen die hainbat artistari, eta DSS2016 Europako kultur
hiriburutzaren Komisario Berriak taldearen parte izan zen. 2017 eta
2021 artean, Donostiako Tabakalerako CICCren egoitza-programaren
koordinatzailea da. Gaur egun, HARIA taldeko kide da, komisariotza
praktika kolektiboen inguruan, eta eskolak ematen ditu EHUko Arte
Ederren Fakultateko Eskultura eta Arte eta Teknologia Sailean, bai
graduko ikasketetan, bai masterrean.