AKMEKA. Arte, Kultura eta Media.

UPV/EHUko Ikerketa taldea, Euskal Unibertsitate Sistema, A Mota, 2019-21

Ikerketa artistikoko talde bat da, urte batzuetatik hona zenbait proiektutan lankidetzan aritu garen irakasle, doktoregai, ikasle eta beste kolaboratzaile batzuez osatua.

Taldea 2004an sortu zen, Akme Jardunaldiekin (Artea, Kultura eta Medio Berriak). Bi urtetik behin egiten diren jardunaldi hauetan jorratzen dira praktika artistikoekin zerikusia duten baina haien ezaugarri espezifikoengatik eta haien eboluzio etengabeagatik curriculum akademikoan nekez txertatu zitezkeen gaiak. 2020. urtean beren 9. edizioa beteko dute. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle, ikertzaile eta ikasle talde batek abiatutako proiektu bat da, praktika artistiko garaikidearekin lotutako gai kontzeptual eta formalak jorratu izan dituena. Hala, besteak beste, honako gai hauek jorratu ditu: ekoizpen ez-objektuala, kostu txikiko ekoizpenak, zabor-kultura deritzana, ekoizpen- eta banaketa-bide ez konbentzionalak, kontrakultura eta prekarietatea. Gai horien guztien inguruan azterketak, analisiak, eztabaidak eta trukeak egin dira, eta, gainera, harreman berriak sortu dituzte eta lan-ildo berriak ireki.

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish English