Igor Rezola Iztueta, formazioz soldatzailea, urteetan zehar metalaren sektorean lan egindakoa da. Sasoi horretan, 1996-2007, lanetik kanpoko denboran, kaleko arteari lotuta garatuko du bere praktika artistikoa.
2007. fabrika utzi eta Euskal Herriko Unibertsitatera joango da Arte Ederretan Lizentziatura egitera. Une horretan, arte garaikidearen eremuan lan egitera pasatuko da eta bere ibilbide artistikoan aro berri bati hasiera emango dio. 2018an, Euskal Herriko Unibertsitatetik, doktore tituloa eskuratzen du “Lanaren kontrako (beste) lan-saiakera bat” tesiarekin.
Gaur egun, praktika artistikoa, dozentzia eta ikerketa uztartzen ditu. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean Irakasle Asoziatua da. AKMEKA ikerketa taldeko partaidea da, eta baita AKME jardunaldien zein LAN Langileen Ikus-entzunezko Festibala izeneko jaialdiaren kolaboratzaile ere.
Lanaren nozioa da bere praktika artistikoa zein ikerketa teorikoaren lehengai nagusia. Aktibitate honek gure gizartean duen esanahia, hartzen duen zentzua eta betetzen duen funtzioaren inguruan hausnartzea, eta eragiten dituen efektu eta ondorioen bueltan pentsatzea bilatzen du. Gogoeta hauek, proposamen artistiko gisara formalizatzen ditu, horretarako, kasuan kasu, bitarteko eta teknika desberdinetaz baliatzen delarik. Bakarkako zein taldekako erakusketa ugari egin ditu. Besteak beste:
“Fabrika(k)”. ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, Bilbo 2019.
“Dos, Bi, Two”, Azkuna Zentroa, Bilbo 2018.
“Palimpsesto”, Bastero Kultur Etxea, Andoain 2017.
“Suturak. Cerca a lo próximo”, San Telmo Museoa, Donostia 2014.
“1443 Ordu”, MA Studio, Beijing 2013.
“The Wall Project”, Winzavod Arte Garaikide Zentroa, Mosku 2011.
“Gora Mugak”, Protvor Gallery, San Petesburgo 2011.
Post hau ere eskuragarri dago: Spanish