VÍDEO-OBSOLESCENCIA I. Jardunaldiak

80. hamarkadan, bideo analogikoak sorkuntza-tresna gisa ulertuta, gorakada nabarmena bizi izan zuen Euskal Herrian. Artistek eta Ez-Artistek euskarri berria erabili zuten esperimentazio prozesu debesberdinak martxan jartzeko. Gaur egun, esperimentu horiek sortutako emaitza askok, obrak hain zuzen ere, beraien jatorrizko edukiontzietan jarraitzen dute.
Lehenengo Jardunaldi hauetan eta Luix T. Ran artistari esker, adn kolektiboaren zenbait obra ikusteko aukera izango dugu, 30 urtez ikusezin iraun eta gero. Baina ez hori bakarrik, obrak berreskuratzeaz gain, hauek zuzenenan birziklatzea eta eraldatzea izango da akzio honen helburua.
Ekimen hau Pablo Maravik burututako Bideo-Arkeologia proiektu baten baitan kokatzen da, 80. eta 90. hamarkadetan sortutako zenbait lan berreskuratzeko ahaleginetan. Bideo-fluxuen transformazioei esker, linbo batean harrapatuta zeuden zenbait obrari bigarren edo hirugarren bizialdi bat izatera behartuz.
Erramun Txakurra artista eta performer-aren kolaborazioarekin.

Post hau ere eskuragarri dago: Spanish English