MEKARTEAK Euskal artearen Meta-kartografia
Lehenengo edizioa 2017
Bigarren Edizioa 2022
AKMEKA IT 1638-22 Ikerketa taldearen proiektu bat.
Mekarteak proiektuaren bitartez, haatik, enegarren kartografia berritik ihes egin nahi dugu; topografoaren ustezko objektibotasunetik urrundu nahi dugu, jakitun egonda irudikapen horiek ez dituztela e maten geuk bilatzen ditugun emaitzak. Eremua dinamikoa da eta ez du muga zehatzik; geruza konplexu ugari ditu, elkarren artean nahastuta eta elkarri konektatuta, eta i rud ika pen ortogona la k ezi n atzema n ditzake. Eta errealitatearen osoko irudikapena egiteko ezintasun horren aurrean, meta-kartografia kritiko bat proposatzen dugu, testuinguru soziokultural konkretu baten (gurea) mapa bat(batzuk).
Ho rreta ra ko, gon bidatuta ko kola boratza ile-ma peatza ile multzo bati hauxe proposatu diegu: meta-kartografia horren gainean jar ditzatela, nahi duten koordenadetan, egokitzat jotzen duten/dituzten geruzan/geruzetan, Euskal Herriko “praktika artistikoen” kartografia subjektiboak, 2007-2075 aldia erreferentziatzat hartuta eta erabateko askatasunez eskala, datu, input, testu, sinbologia eta gainerakoei dagokienez.
MEKARTEAK Arantza Lauzirika eta Natxo Rodríguez zuzendutako proiektu bat da, eta Olaia Miranda, Ismael Manterola, Fito Rodríguez Bornaetxea, Oihane Sanchez, Edurne González, lgor Rezola, Camilo Torres, Juan Pablo Orduñez MawatreS, Xabier Barrios, Andrea Estankona eta Pablo Maraví, ikertzaile eta artistek parte hartu dute.
Post hau ere eskuragarri dago: Spanish